
Komunitatean
kultur sareak ehuntzen
SAROBE Arte Eszenikoen Gunean, kulturak, sortzaileen, artisten, ikusleen diziplinen eta urnietarren arteko elkarbizitza egituratzen du.
Elkarbizitza zirkular horrek Sarobe espazio paregabea bihurtzen du.
Agenda
Fabrika
Udal ikastaro eta tailerrak
Herri-ekoizpenak
Fabrika
Konpainiek beren proposamen eszenikoak asmatzeko, esperimentatzeko eta gauzatzeko, espazio, azpiegitura eta baliabide profesionalak bateratzen ditu.

Udal ikastaro eta tailerrak
Saroben antzerki, dantza, ongizate eta osasun ikastaroak ere antolatzen dira. Zentroaren moldakortasunari esker, jarduera bakoitza areto egokituetan eta prestatuetan egin daiteke.
2025-2026 ikasturtearen informazioa ikusteko klikatu esteka honetan
Udal Antzerki Tailerra
DANTZAtuz
SAROBE ikastaroak


Herri ekoizpenak
Udalerriko kultura-premiei lotutako gunea. Urnietarren parte-hartze kulturala bideratzen eta bultzatzen du.
Bloga
-

HERENTZIA, ikuslearen ahotan
BITIK BAT Lerro hauek idazterako orduan, eta bezperan Herentzia antzez lana ikusia izanik, zail da lotura bat ez egitea egunerokoan andrazkoek jasan behar dituzten zori gaiztoko ankerkeria-basati gehiegikeriekin, gehiegitan bizitzarekin amaitzeraino doazenak, tamalez. Herentzia antzezlanak, besteak beste, lerro horretan gogoetatzeko aukera eskaintzen digu. Kulunka konpainiak, azken urteetan mimoz, zorroztasun eta emozio magikoz landutako maskara ikuskizun…
-

Sarobetik plazara: “ADK3.7 – DUALTASUNA”ren bidaia
Duela hilabete batzuk blog honetan partekatu genuen “ADK3.7 – DUALTASUNA” lan berriaren sormen-prozesuaren hasiera. Aukeran Dantza Konpainiaren proposamen berriak dualtasuna, topaketa eta memoria partekatua ditu ardatz. Egonaldian zehar, Ikuskizuna eraldatzen eta osatzen joan zen, entseguen, doiketen, aldaketen eta erabaki berrien artean, etengabeko bilaketa-bidaia batean. Orain, proposamen berria Umore Azoka jaialdian aurkeztu da, tradizioaren eta garaikidetasunaren,…
-

Maiatza, tokiko kulturaren eszenatokia
Maiatzean, Sarobeko agertokia udal jardueren topagune bihurtuko da. Ikasturtean zehar egindako lana erakusteko unea iritsi da, eta herriko ikastetxe, elkarte eta taldeek hartuko dute protagonismoa. Izan ere, hilabete honetako programazioaren %90etik gora tokiko ekimenek osatzen dute, Urnietako kultura komunitatearen indarra agerian utziz. Hilabeteari hasiera emateko, Tinko Zine Eskola-ren azken proiekzioa izango da, HHko ikasleei zuzendua.…












